We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Gauden aldian

by Desgaraian

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Hartxintxarrek belaunburuak urratzen zizkiguten eta aldiro gorriagotzen zaurietatik odol errekek arrastoa uzten dute urteetan aurrera hasten dira galtzerdietan lehortzen arnasbideak tai gabe oztopatzen dizkigute zaila da saiak asetzen geure denbora den jauregitik egotzi nahi gaituzte espaloi hutsetara inoiz ez da egonkortasunik heltzen hartxintxarrek belaunburuak urratzen zizkiguten han galtzeko askorik ez zen gorputz oso bat dakargu jabetzan zaurgarrienen arkupe orain eta hemengo asmoetan hutsetik erne gaitezen zoru labaineko gainazaletan zenbat min dakarzu betazaletan bedi amorru suzia garretan izotzezko hormen arrakaletan bitez arrosa gorriak kaleetan buztinezko oinen azazkaletan
2.
Alde zaharreko harrizko eraikinak etxe berrituen larrialdi irteerak dira gainontzekoen pipiak jotako eskailerak eta gero aldirietan ahurraren ifrentzua bloke koloretsuak etorbide antzuetan landatuak kostako herri ustiatuetan eraisten eta altxatzen diren habeen karranka gazte tematuak orubeok birjabetu nahian baserri zahar utzietako ipuin edertuak ganbara zokoan ahaztutako uztak ez dira geratzeko ez bada bertan harrapatuta ikusi baitut zer den postaletara esnatzea erakutsi leiho bat ba omen den ostertz zabalera paraje hobeetan darabilt irudimena
3.
Ispilua aurrean -bizitza lanerako- lehertzear muturrean -bizitza ez delako- begirada lurrean pasa izango zinen -triste ikusten zaitut- esan dizunerako aldarte makurrean adore eskerako senarrak adurrean oraindik bezperako kiratsa agurrean -maiteak al ginen?- zaku bete harri gaur ere kalerako su zara elurrean oinaze baterako pausaje ziurrean prest datorrenerako egurats zakurrean zaildua izan zinen eremu mortuetan ez goata arterako ispilua aurrean gogoa aurrerako hurkoak egurrean lehertzen denerako beregandik hurrean pasa izango zinen gaur begi argiz zatoz esan dizunerako.
4.
Hamaika hitz 02:59
Zer egin du oroimenak gutaz zulodun presa bat baino ez zipriztin bakan batzuen gomutaz leher zedin nahi ez bagenuen «zenbat oroitu behar da orduan?» galdetuko balidate «hamaika hitz eta bat gehiago» erantzungo nieke etenik gabeko haririk ondo lotutako paisaiarik aurki al daiteke arrazoiz moldatzen ez den lurralde arkaiko urrunean haraxe itzuli beste azkurarik ez dut izaten batzuetan
5.
Desgaraian 03:36
Sortaldetik argi berunezkoak kalezulora egin du jende bakartuen hutsuneak arintzera arrakala baten erditze beroan zorion orduen ajea merkantzia hauskorregia gertatzen da morrontza itogarrian inertziaren uberan goaz joan zidor gaiztoan luze doa denboralea gogor joaz aldaizea desgaraian gauden aldian esporetan barreiaturik heldu den neguak ezagun du betiko geratu behar duela baina argizaria jostailu zeneko orbanak daude sukaldeko harlauzetan ez ote zen zartatze hura abagunea zoruaren azalean? morrontza itogarrian inertziaren uberan goaz joan zidor gaiztoan luze doa denboralea gogor joaz aldaizea desgaraian gauden aldian
6.
Esadazu egia 03:56
Esadazu egia beltzean datzala biharamuna apartamentu hau ez dela inoiz galduko esadazu egia loak ez duela dena ezabatuko argiak itzalita beste gauza batzuk ikusten direla maitasuna besarkada isil bat besterik ez dela oroituko dudana gertatutakoa baino ederragoa eta hutsagoa edo hotzagoa eta zentzudunagoa izango dela beti esadazu promesak keinu txikiak direla eta birigarroek esnatuko gaituztela bihar baina etzi agian ez esadazu loak inoiz ez duela dena ezabatuko esadazu egia eta topa egin dezagun
7.
Basoa hartu du suak lehenik hil dira hartzak haize berriek haritza jotzen dukete zahartzat beldur dira azkonarrak muskerrak ta orkatzak hizkiok eta piztiok hirira daramatzat Uso karraskariak ta arratoiak hegaldan gau-hontza desegokiak saldoka zaldi saldan txakur errabiatuak ehundakako samaldan hauts egindako mandoa urtarrileko maldan Hiria ere hartu du suak besozabalik hobe nukeen mingaina erre izan ez balit euri zirinak kaleak aton ditzake polit baina ez dago erabat garbitzen den odolik Euskararen hitz bakoitzak esanahirik badauka Hori da amona beltza metroan alarauka basurdea desgaraiko basatzetan iraulka harri estrategikoa presentearen aurka Hitzak ez badira bala ta hiztunak soldadu zer da ba “irabaztea” zer da “haiek” zer da “gu” euskararen hitz bakoitzak esanahirik ez badu orduan erabiltzeko beharrik ez daukagu
8.
Bat gehiago 02:14
Eta denbora izotz pista irristakor bat da errekarririk ez dago Auto hartan sartzean somatu nuen lehenago iritsiko banintz orain ez nengokeela hemen izan ere berehala berandutu zitzaienen irudiak iraun egiten baitu denboran eta denbora izotz pista irristakor bat da errekarririk ez dago zauden lekura iristeko arrazoi bat gehiago auto hartatik irtetean jakin nuen mundu konplexua istante batera nola murrizten den sinistutako guztiak iraupen mugatua duela oro iraul daitekeela istante bakarrean eta denbora izotz pista bat da emadazu gero zauden lekura iritsi ahal izateko istante bat gehiago.
9.
"Galtzen ari haiz alferrik galtzen ari haiz" diot errepika eroan geldiezin doan ibaiertzean gorantz begira banengo bezala errogabeturik zoriaren sehaskan begirada jolasti baten harramazka behialako izenen oihartzun lausoak zatarki erasotu nau "Galtzen ari haiz alferrik galtzen ari haiz" diot errepika eroan geldiezin doan ibaiertzean gorantz begira banengo bezala noraezak ez du akaburik ez bada ihesari urratsak ostu beharra itzultzeko modu bat finkatzen hastea… honezkero premia da baina hazten ari da apurka esnatzen ari da -hara maiatzaren ahuena- lozorrotik irten denaren gosez bere mugarantz doana bezala non da bizitza puskaka jateko gogoa jende ederra ezagutzekoa iragan diren ametsek itsutzen dutenean grina ari du pasio suharren errepideetan baina hazten ari da apurka esnatzen ari da -hara maiatzaren ahuena- lozorrotik irten denaren gosez
10.
Ezer barik 04:16
Ez daukat ezer, ez naukat Ez daukazu ezer, ez zauzkazu Hartu ahal nauzu, har zaitzaket Ezer barik jarrai dezagun

about

Eurei esker delako, disko hau eskainia da:

Juan Luis eta Mari Karmeni, Abelitxeko ateak beti zabalik hartzeagatik; etxe horrenak dira gure zutabeak.

Oihan, Ibon, Iñi, Ibon Larruzea, Jota, Begi, Unai, Julen eta soinuen ehizan eta hedapenean hain ongi lagundu digutenei. Haiei zor diegu kanta hauek zuen eskuetara heltzea.

Leireri, Aitorri, Martini; letren iturritik edaten ematearren.

Zoeri eta beste Martini uhinak irudiz hain dotore janzteagatik, airean zegoenari gorputza eta kolorea emanez. Baita kontzertuetan argazkigintzan aritu zareten guztiei ere.

Idoiari, Rafari, Pauli, Beñati, kantei euren zatiak uzteagatik.

Diskoa laguntzen duten bideoetan agertzeko prest egon direnei, etxeak, pertsianak eta besoak zabalduz.

Beste etxe izan ditugun lekuei: Azpeitiko Esklabetako bizilagunei, Muxikako Urkieta baserrikoei, Dinamoari, Azpeitiko Gaztetxeari, Putzuzulori eta kanta hauei forma emateko aterpe izan ditugun txoko guztiei.

Jan eta edan onari: kantuaren eta aldartearen gozagarri.

Entzuleei: zor genizuen kantak etxean, autoan, paseoan ere entzuteko aukera. Oholtzaren bueltan ikusiko dugu elkar.

credits

released February 17, 2023

2022/23ko neguan Zarauzko Noisestudioan grabatua, nahastua eta masterizatua izan da Oihan Lizaso soinu teknikariaren eskutik.

“Esadazu egia” Bilboko Euridia estudioan grabatua izan da, eta “Desgaraian” zein “Begi Argiz”, berriz, Gernikan, Iñigo Etxebarrietarekin.

Abestiak eta hitzak: Desgaraian.

“Hizkiak eta piztiak” kantuaren letra, Aitor Bizkarrarena da, “Ezer barik” Leire Bilbaorena eta “Esadazu egia” Martin Bidaurrena.

“Esadazu egia”ren perkusioa Rafael Arizaren obra izan da.

Diskoaren portada, taldekideen argazkiak, abesti guztien bideoklipak eta diseinua: Zoe Martikorena

Ahotsa: Jon Gurrutxaga
Gitarrak: Markel De Reparaz
Gitarrak: Xabi Agirrezabala
Baxua: Ekain Alzola
Teklatua eta akordeoia: Garikoitz Ortiz de Villalba
Bateria: Peru Iparragirre

license

all rights reserved

tags

about

Desgaraian

contact / help

Contact Desgaraian

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Desgaraian, you may also like: